Edukira joan

Publizitatea

NIGEL MANSELLEK 1992TIK ZUEN MARKA HAUTSI DU

Vettelen 15. poleak errekorra balio du, Brasilen

Laurentzi Garmendia   2011-11-26 - 22:55:18

0 iruzkin

  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Lortu du nahi zuena: Mansellen pole errekorra haustea

Lortu du nahi zuena: Mansellen pole errekorra haustea

Sebastian Vettelek beste errekor bat hautsi du gaur Brasilen urteko 15. pole position-a lortuta. Red Bullekoak lasai hartu zuen atzoko eguna, eta gaur goizean FP3an erakutsi bere abiadura ahalmena lehen aldiz. Sailkatze saioa iritsi eta maila horri eutsi dio, lehen postua lortuta. Mark Webber taldekideak egin du bigarren denbora onena, eta hala, Red Bullek osatu du lehen lerroa. Bigarren lerroa McLarenena da, Buttonek Hamiltoni aurrea hartuta. Alonsok bosgarren egin du.

Q1 saioa ohikoa izan da, hiru talde txikiak azken postuetan sailkatuz. Oraingo honetan HRTko gidariek Virginekoei aurrea hartu diete. Kezkatzekoa da Virgin autoaren maila, aldaketak egin badituzte ere ez baitira aurrera egiteko gauza. Lotusek atzeko aleroi berria eraman du Brasilera, DRS sistemari etekin gehiago ateratzeko. Aurreko autoetara gerturatu badira ere, oraindik ez die Q2ra jauzi egiteko balio. Pastor Maldonadok lagundu die mozketan, lan eskasa eginda. Kanporatuak: Maldonado, Kovalainen, Trulli, Liuzzi, Ricciardo, D'Ambrosio, Glock.

Gehiago estutu dira gauzak Q2 saioan, eta ezustekoren bat ere gertatu da. Rubens Barrichellok urteko sailkatze onena gauzatu du bere azken lasterketa izan daitekeenean, 12. postua lortu baitu, mozketa gainditzeko bi hamarrenekotara. Bere aurretik Paul di Restak amaitu du, gutxigatik Michael Schumacher kanporatu ez duena. Bruno Sennak ere aurrera egin du, aspaldiko partez. Tarte handia atera dio Petrovi, eta hau ez da 15. postutik igaro. Adrian Sutilek ere lan ona egin eta Q3rako sailkatu da. Honentzat ere azken lasterketa izan daiteke bere egungo taldean (Force India). Kanporatuak: Di Resta, Barrichello, Alguersuari, Buemi, Petrov, Kobayashi, Perez.

Urteko azken sailkatze saioak izen nagusi argia izan du: Sebastian Vettel. Lehen ahaleginean bera izan da azkarrena, Webberri segundu laurden atereaz. Alonsok Hamiltonek baino itzuli hobea egin du eta behin-behineko laugarrena zen, Buttonen atzetik. Bigarren ahaleginetan Vettelek bere denbora hobetu du eta Webber gerturatu bazaio ere, lehen postuari eutsi dio eta hala urteko 15. polea lortu. Buttonek ere hirugarren egin du, baina Hamiltonek Alonsori aurrea hartu dio. Alonso urteko 8. aldiz sailkatu da bosgarren postuan. Vettelek alde handia atera die Webber eta Button ez beste guztiei, eta lehorrean podiumerako hautagaiak lirateke. Baina euri iragarpena dago biharko lasterketarako, %60koa, eta horrek erabat iraul dezake egoera.

Pos  Driver                Team                 Time           Gap   
 1.  Sebastian Vettel      Red Bull-Renault     1m11.918s
 2.  Mark Webber           Red Bull-Renault     1m12.099s   + 0.181
 3.  Jenson Button         McLaren-Mercedes     1m12.283s   + 0.365
 4.  Lewis Hamilton        McLaren-Mercedes     1m12.480s   + 0.562
 5.  Fernando Alonso       Ferrari              1m12.591s   + 0.673
 6.  Nico Rosberg          Mercedes             1m13.050s   + 1.132
 7.  Felipe Massa          Ferrari              1m13.068s   + 1.150
 8.  Adrian Sutil          Force India-Mercedes 1m13.298s   + 1.380
 9.  Bruno Senna           Renault              1m13.761s   + 1.843
10.  Michael Schumacher    Mercedes
Q2 cut-off time: 1m13.571s                                   Gap **
11.  Paul di Resta         Force India-Mercedes 1m13.584s   + 1.138
12.  Rubens Barrichello    Williams-Cosworth    1m13.801s   + 1.355
13.  Jaime Alguersuari     Toro Rosso-Ferrari   1m13.804s   + 1.358
14.  Sebastien Buemi       Toro Rosso-Ferrari   1m13.919s   + 1.473
15.  Vitaly Petrov         Renault              1m14.053s   + 1.607
16.  Kamui Kobayashi       Sauber-Ferrari       1m14.129s   + 1.683
17.  Sergio Perez          Sauber-Ferrari       1m14.182s   + 1.736
Q1 cut-off time: 1m14.571s                                    Gap *
18.  Pastor Maldonado      Williams-Cosworth    1m14.625s   + 1.344
19.  Heikki Kovalainen     Lotus-Renault        1m15.068s   + 1.787
20.  Jarno Trulli          Lotus-Renault        1m15.358s   + 2.077
21.  Tonio Liuzzi          HRT-Cosworth         1m16.631s   + 3.350
22.  Daniel Ricciardo      HRT-Cosworth         1m16.890s   + 3.609
23.  Jerome D'Ambrosio     Virgin-Cosworth      1m17.019s   + 3.738
24.  Timo Glock            Virgin-Cosworth      1m17.060s   + 3.779

107% time: 1m18.410s
* Gap to quickest in Q1
** Gap to quickest in Q2

Jasotako erantzunak: 0