BUTTON IZAN DA AZPITXAPELDUNA, WEBBERREN ETA ALONSOREN AURRETIK
Denboraldiko azken lasterketan etorri da Webberren garaipena
Laurentzi Garmendia 2011-11-27 - 07:43:58
Mark Webberrek urteko lehen garaipena lortu du Brasilgo Sari Nagusia irabazita. Australiarra Sebastian Vettelen aldagailuaren arazo batez baliatu da alemaniarrari aurre hartzeko, eta hortik aurrera lehen postuan mantendu da. Vettelen arazoa kezka iturri izan da taldearentzat, eta ez zuten uste bukatzeko gauza izango zenik. Azkenean, baina, bigarren postuari aise eutsi dio Buttonen aurretik amaitzeko. Honela, Buttonek txapelketako bigarren postua lortu du. Alonso laugarren izan da, eta postu horretan gelditu da txapelketan.
Irteera garbia egin dute Red Bulleko bi gidariek, bakoitzak bere postuari eutsita: lehena Vettel eta bigarren Webber. Buttonek ere bere hirugarren postua mantendu du, baina Alonsok Hamiltoni aurrea hartu dio, azken honek lehen bihurgunerako bidean oso goiz balaztatu baitu. Vettelek tartea ireki du lehen itzulietan, inork jarraitu ezin izan duen erritmoa markatuz. Atzean, Alonsok eta Buttonek lehia mantendu dute, eta espainiarrak 11. itzulian aurrea hartu dio McLarenekoari, Ferraduran kanpaldetik dotore gaindituz.
Ia lasterketa hasieratik Vettelek irrati bidez aldagailuaren arazoen berri izan du, eta martxak modu berezian aldatzeko eskatu diote arazoa gutxitzeko. Hala ere, 29. itzulian Mark Webberrek aurreratu du lehen bihurgunean, Vettelek berak pasatzen utzita. Aldagailuaren arazoa oraindik zehatz mehatz jakiterik ez badago ere, Vettelek gertutik jarraitu ahal izan du Webber, eta une horretan Alonso indartsu bazebilen ere, Red Bullekoaren denborak oso lehiakorrak ziren.
Atzerago, Hamilton eta Massa berriro pista gainean elkartu dira bosgarren posturako lehian. McLarenekoak ez du bere asteburu onena izan, Buttonek erabat gainditu baitu pistan. Gaur ere Hamiltonek ez du abiadura gordinik erakutsi, eta lehen itzulietatik atzean gelditzen hasi da. Bere lasterketa behar baino lehenago amaitu da, honen kasuan ere aldagailu arazo baten eraginez. Horrek bidea garbi utzi dio Massari, zeinak pneumatiko joko bat gutxiago izan duen, haietako bat zulatuta topatu dutelako bart.
Euri arriskua guztietan ahotan bazebilen ere, lasterketa eguna iritsi eta ez da haren arrastorik izan. Tarteka lainotu bada ere, ateri eutsi dio lasterketaren 71 itzulietan. Azken tandan, pneumatiko gogorrak jantzi dituztenean, Ferrari autoaren abiadurak nabarmen egin du behera, eta Button Alonsori gerturatu zaio. DRSaren laguntzarekin zenbait alditan saiatu bada ere, bederatzi itzuliren faltan McLarenekoak Ferrarikoa gainditu du, eta podiumeko azken eskilara bereganatu. Vettelek aise gorde du bere bigarren postua, eta Webberrek denboraldiko lehen garaipenarekin itxi du ia lehortean pasa duen urtea.
PROVISIONAL RACE RESULTS
The Brazilian Grand Prix
Interlagos, Sao Paulo, Brazil;
71 laps; 305.909km;
Weather: Cloudy.
Classified:
Pos Driver Team Time
1. Webber Red Bull-Renault 1h32:17.434
2. Vettel Red Bull-Renault + 16.983
3. Button McLaren-Mercedes + 27.638
4. Alonso Ferrari + 35.048
5. Massa Ferrari + 1:06.733
6. Sutil Force India-Mercedes + 1 lap
7. Rosberg Mercedes + 1 lap
8. Di Resta Force India-Mercedes + 1 lap
9. Kobayashi Sauber-Ferrari + 1 lap
10. Petrov Renault + 1 lap
11. Alguersuari Toro Rosso-Ferrari + 1 lap
12. Buemi Toro Rosso-Ferrari + 1 lap
13. Perez Sauber-Ferrari + 1 lap
14. Barrichello Williams-Cosworth + 1 lap
15. Schumacher Mercedes + 1 lap
16. Kovalainen Lotus-Renault + 2 laps
17. Senna Renault + 2 laps
18. Trulli Lotus-Renault + 2 laps
19. D'Ambrosio Virgin-Cosworth + 3 laps
20. Ricciardo HRT-Cosworth + 3 laps
Fastest lap: Webber, 1:15.324
Not classified/retirements:
Driver Team On lap
Liuzzi HRT-Cosworth 62
Hamilton McLaren-Mercedes 37
Maldonado Williams-Cosworth 27
Glock Virgin-Cosworth 22
World Championship standings, round 19:
Drivers: Constructors:
1. Vettel 392 1. Red Bull-Renault 650
2. Button 270 2. McLaren-Mercedes 497
3. Webber 258 3. Ferrari 375
4. Alonso 257 4. Mercedes 165
5. Hamilton 227 5. Renault 73
6. Massa 118 6. Force India-Mercedes 69
7. Rosberg 89 7. Sauber-Ferrari 44
8. Schumacher 76 8. Toro Rosso-Ferrari 41
9. Sutil 42 9. Williams-Cosworth 5
10. Petrov 37
11. Heidfeld 34
12. Kobayashi 30
13. Di Resta 27
14. Alguersuari 26
15. Buemi 15
16. Perez 14
17. Barrichello 4
18. Senna 2
19. Maldonado 1
All timing unofficial





